XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZ DA EGIAREN BELDUR

Euskalduna ez da egiaren beldur.

¡Zer beldur! Egiaren ondoan eta egiarekin batio bizi nai du beti.

Zorionik, euskaldun zintzoa ez da nola nai beldurtuko egiaren eretzean.

Nik beñipein, ala uste dut dela egia, eta uste ortan daukat dagola euskalduna ere.

Nik, ala nai nuke gisa guzietara jokatu, ori bai da gizon zintzoen bidea: gauzak diren bezela ikusi eta ezagutuez geroz, obeki bideak berexi.

Orrek ematen bai du indarra beer den elburura jotzeko; arimaren gauzetan gertatzen dena, gerta daiteke ere euskarenetan.

Nik, onerako bidetan bide egiteko, nere barnekoen berri argi eta garbi jakin bear dut.

Gauza bera: euskarari buruz bide egiteko, trabak non ta zer diren jakitea bearrezkoa dugula ez daiteke uka.

Traba andiena, nik uste, euskaldunek ez daukatela biotz barnean ernaturik egi auxe: Euskalerria, oituriak, lurrak eta izkuntzak berexten dutela bertze errialdenganik, eta euskaldunak odolez, oiturez eta izkuntzez ez direla bertze errialdekoekin berdin.

Nik ez dakit, euskaldunek gure ditugun izakeran zer dugun maitenik, odola ezpada.

Odolaren pare bear ginuke euskara maitatu.

Ala balitz, gure izkuntza bear bezala maitatzeko ez giñuke bide bat baizik: aldez edo moldez euskara erabili.